XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

mahainguru (ez mahai-inguru).

maharaja. Indiako printzea.

Printzesari 'maharani' esaten zaio.

mahats, mahaspasa, mahasti.

mahel. e. urmahel.

Mahoma. Musulmanen profeta (ez 'Mohamed' edo 'Muhamad').

mahonesa. e. maionesa.

mahuka. Manga / aukera berezia.

Maiatzaren Lehena, 'Maiatzaren Leheneko protestak'.

maiestate. Ez erabili errege-erreginentzat.

maila ('-a' itsatsia dauka).

'Euskal Herri mailan', 'estatu mailan' edo 'eskualde mailan' bezalako zatarkeriarik ez erabiltzea hobe.

Esan beharrean 'Euskal Herri mailan emaitzak onak dira baina eskualde mailan desberdintasunak ageri dira', hobe da 'Euskal Herri osoan emaitzak onak dira, baina eskualdeka desberdintasunak ageri dira'. v. 42. ARAUA.

mailegu (ez mailebu).

maileguak. v. 35. ARAUA.

mailing. Posta bidezko salmenta sistema.

Erabiltzekotan azaldu.

maillot (txirrindularien jantzia).

maionesa (ez mahonesa).

Saltsa bat.

mairu. Ez da ez 'moro', ez 'mauru', baina hala ere hobe da 'magrebiar' erabiltzea.

maiseatu (ez maisiatu).

maisu, maistra.

maitre. Jatetxeko zerbitzari burua.

maiuskulak eta minuskulak. v. 233-238. ARAUAK .

maiuskula txikia. EGUNKARIAren izena idazteko erabiltzen dena. v. 5. ARAUA.

maiz = sarri.

majia. e. magia. mago.

Majlis. Iraneko eta beste herrialde musulman batzuetako parlamentua.

'Majlis-ek zera erabaki du' (ez 'Majlis-ak').

majorette. Italikoz idazten da.

makailu. e. bakailao.

makartismo. =mCc=arthy senadorearen politika antikomunista.

maki. Ezkutuko borrokalaria (II. Mundu Gerra ingurukoa), sasigudaria, sasitarra.

makila. 'Makila bat', ez 'makil bat'.

makilatu. Makilaz jo, egurtu / makilaia eman.

Kontuz, esanahi nahasketarik gerta ez dadin.

makina. 'Makina bat' aldiz (ez 'majina bat ). v. 71. ARAUA.

Malcolm X. 'Malcolm ixa' irakurtzen da.

Beraz, deklinatzerakoan: 'Malcolm Xk (ixak) ez zuen alkoholik edaten'.

malerus = zoritxarreko.

maleta = baliza.

malluki. e. marrubi.

malur (malura). h. zorigaitz, tamal...

mami (ez mamin).

management. Enpresa edo negozio bateko antolakuntza eta kudeaketarako baliabide eta teknikak.

Hobe ez erabiltzea.

manager. Hitz hau biribilez idatziko dugu, euskaratuta, baina ez diogu grafia aldatuko nahiz eta normalean 'manaier' ahoskatzen den.

manatari. h. agintari.

mandatari. Mandatu edo errekaduak egiten dituena da 'mandataria', ez da 'agintaria'.

'Agintaria' 'manataria' litzateke, baina hobe 'agintari', 'manatari' baino.

mandatu / manatu. Mandatu: errekadu, mezu edo oharra (izena da).

Manatu: agindu.

mandinga etnia, mandingak.

maneatu / maneiatu. Maneatu: janariak prestatu.

Maneiatu: erabili.

manera. h. era.

manex. v. 24. ARAUA.